Mugikortasun murriztua duten pertsonen aparkamendua kudeatzeko irtenbide adimenduna

2015ko Azaroa 24,

Spri_innovacion_Dinypark-PMR
Erabiltzailea eta bere automobila identifikatzeko TAG gailua

Dinycon enpresa donostiarrak eta IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak teknologikoki aurreratutako zerbitzu bat diseinatu du, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako aparkalekuak kudeatzeko.

Sistema Internet of the Things (IoT) deituriko azken aurrerapen teknologikoetan oinarritzen da, hiri adimendun edo “Smart Cities”-etan integratutako baliabidea.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei aparkatzea errazteko orain arte proposatutako iniziatibak ez dio arazo honi irtenbide eraginkorrik eskaini, batik bat plaza gutxi dagoelako, ereduaren harmonizazio faltagatik eta zenbaitetan gizalegerik ez egoteagatik.

Honegatik Dinycon-ek DinyPARK-PMR zerbitzua martxan jarri du Donostian aurtengo irailean eta 2016ko ekainera arte luzatuko du proiektu pilotu gisa.

Egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazal Garapenerako eta Turismo Sailak bultzatutako, eta sistema ikuskatzeko aparkalekuak eta giza baliabideak (mugikortasun agenteak) ahalbidetu dituen Donostiako Udalak babestutako Smart Lab Gipuzkoa irtenbide adimendunen ekintza multzoko zati bat da.

Proiektuaren arduradunek sentsore magnetiko bat jarri du aparkaleku bakoitzean, plaza libre edo okupatuta dagoen detektatzeko. Iniziatiban parte hartzen duten ibilgailuek erabiltzailea eta bere automobila identifikatzeko aukera ematen duen TAG gailu elektroniko batez ekipatuta dago. Gailu hauek aparkaleku inguruan kokatutako hirugarren elementu batek kontrolatzen ditu eta GPRS/3G konexio baten bitartez, zerbitzuaren hodeian dagoen zerbitzariarekin interkomunikatuta dago.

Sistemako pieza guztien interakzioari esker, zerbitzariak denbora errealean plazen, hauen erabiltzeen eta baimendu gabeko balizko aparkalekuen egoera ezagutzen du.

 

DinyPARK-PMR proiektua



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke