Michelinek 13 milioi euro inbertitu ditu Araian duen zentro logistikoa handitzeko

2016ko Martxoa 08,

SPRI_infraestructuras_Michelin
Iñigo Urkullu eta Arantxa Tapiaren bisita Gasteizko lantegira

Michelinek, pneumatikoen fabrikatzaile frantsesak 13 milioi euro inbertitu ditu Araiako arabar udalerrian 50 lanpostu berri sortzea aurreikusita duen zentro logistikoa handitzean.

Clermont Ferrand-en egoitza duen multinazionalak iragan astean inauguratu zituen 80.000 metro koadro guztira izango dituen instalazio berriak.

Konpainiak instalazio hauetan, Europa eta Amerikara bideratutako motozikleten pneumatikoak, baita Gasteizko fabrikan ekoizten dituen turismoentzako pneumatikoak ere biltegiratuko ditu.

Instalazio berriek 19 zamaketa- kai berri dituzte eta egun arte zeuden atoientzako 40 aparkatzeko eremu berriei 20 eremu berri gehitu zaizkie.

Inaugurazio ekitaldian Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzálezek baita konpainiako arduradunek ere parte hartu zuten.

Martxoaren 7an, astelehena, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburu Arantxa Tapiak Michelinek Gasteizen duen fabrika bisitatu zuten, bere ezartzearen 50. urtemuga dela eta.

Lehendakariak multinazionalaren, Michelin Standard Trining formakuntza zentro espezializatua ezagutzeko aukera izan zuen.

Michelin taldea 170 herrialdetan dago eta 100.000 langile eta 68 ekoizpen zentro ditu.

 

Michelin-en aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke