Maier Technology Centre-k IK4-TEKNIKERreko Patronatuarekin bat egin du

2016ko Urtarrila 28,

SPRI_tecnología_Maier
Eduardo Gamboa, Maier Technology Group-aren CEOa.

Automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoen sektorerako osagaien fabrikazioan diharduen Maier euskal enpresako Maier Technology Centre (MTC) zentro teknologikoak IK4-TEKNIKEReko patronatuarekin bat egin du .

MTC patrono bihurtu izana beste aurrerapauso bat da bi erakundeen artean dagoen lotura teknologikoaren bidean, iazko urrian IK4-TEKNIKERekin erakunde laguntzaile gisa bat egin ondoren.

Akordioari esker, bi zentroek estrategia teknologikoak partekatu eta garapen teknologikorako programa planifikatuak zehaztu ahal izango dituzte.

MTCk Eibarko zentroko patronatuarekin bat egiteko erabakia abenduaren 16ko batzarrean onartu zen, eta ekialdi berean, IK4-TEKNIKERen behin-behineko emaitza ekonomikoak aurkeztu ziren.

2015ko I+G+b arloko guztizko diru-sarrerak 2014koak baino % 6 handiagoak izan ziren, bereziki enpresekiko proiektuen kontratazioan izandako % 5eko hazkundearen eraginez.

Gainera, zentro teknologikoak esku artean darabilen 2016rako ikuspegi orokorrak ere hazkundea iragartzen du diru-sarreretan nahiz langile-kopuruan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke