Jáuregui industria-taldeak bere posizionamendua indartu du Tacomiren erosketaz

2015ko Martxoa 30,

imagen_spri_tecnologia

Hodi eta galdaren muntatze eta mantentze lanetan diharduen Jáuregui euskal enpresa-taldeak, industriako ingeniaritzan eta muntatze eta mantentze-lanetan 20 urtetik gorako esperientzia duen Tacomi konpainia bizkaitarra erosi du.


Jauregui Industria-Taldeak Tacomi erosteko eragiketa -bi enpresek Derion daukate egoitza- otsailean burutu zen.

Honela, Tacomi, 1964an jardunean hasi eta 230 langile dituen konpainiarekin bat eginda geratu da. Jaureguik ordezkaritzak ditu Araban, Nafarroan eta Huelvan, eta barruko merkatu osoa estaltzen duten eragiketa zentroak.

Nazioarteko merkatuetan ere proiektuak gauzatzen dituen Jáuregui taldeak 14 milioi euroko negozio-bolumena lortu zuen iaz.

Jauregui taldearen ikuspuntutik, eragiketa honen helburua Euskadiko bezero-zorroa handitu eta finkatzea da, Tacomik instalazioen esparruan duen pozionamenduaz baliatuta.

Gainera, erosketa honen bidez, taldearen erreferentziazko enpresa Montajes Metálicos Jauregui delakoak mantentze-lanen ingeniaritza indartzeko aukera izango du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke