ITPk 75 milioi euro bideratuko ditu Airbus bat egiteko I+G lanetara

2015ko Uztaila 02,

spri_tecnologia_itp zamudio_aerero
ITP builegoak Zamudion.

Bizkaiko ITP taldeak 75 milioi euro bideratuko ditu Airbus 330neo hegazkinaren presio baxuko turbinaren proiektuko I+G arloko lanetara. Hornikuntzaren ardura hartuko du programak dirauen bitartean, eta, beraz, bere gain hartuko ditu turbina horren modulua diseinatu, fabrikatu eta muntatzeko lanak.

Kontratu horren bidez, ITP enpresak arrisku-bazkide bezala hartuko du parte pasabide bikoitzeko hegazkinetarako Rolls-Royce motorren familia osoan. Behin hegazkina martxan jarritakoan, enpresak %50etik gorako kuota izango du pasabide bikoitzeko hegazkinen mundu mailako merkatuan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke