ES | EU


2015ko Otsaila 10


Inbertsio horrekin startup donostiarraren nazioarteko garapena eta I+G+B saila bultzatuko da. Irisbond-ek komunikazio tresnak eskaintzen dizkie ezintasun larriak dituzten pertsonei, eta aplikagarriak dira industrian eta medikuntzan.


Ordenagailua begien mugimenduekin kontrolatzeko komunikazio lagunduko teknologietan espezializatutako Irisbon konpainiak ko-inbertsioko akordio bat sinatu du gaur Donostian Everis erakundeko arrisku kapitaleko Fitalent funtsarekin eta Seed Gipuzkoarekin.

Inbertsioa 300.000€koa da, erakunde biek erdi bana egingo dute eta Irisbon konpainiak bere Negozio Plana garatzeko erabiliko du. Plan horrek hiru ildo estrategiko ditu: aurrera eramatea ezintasunaren segmentuan enpresak abiatua duen nazioartekotze apustua; sektore industrialerako aplikazio berriak bultzatzea; eta ikertzen jarraitzea, Eye Tracking teknologian erreferentziazko enpresa bezala indartuko duten garapen berriak lortzeko.

Irisbond Donostian jaio zen 2013ko uztailean eta Vicomtech-IK4 (Computer Graphics eta Visual Computing teknologietako ikerketa aplikatuko zentroa) da bere bazkide teknologikoa.

Bi urteko ikerketaren ondoren, 2013an Irisbond Primma merkaturatu zuen, ordenagailua begien mugimenduarekin kontrolatzeko sistema fidagarri, erabilerraz, intuitibo eta zehatza. Merkatuan izandako lehen urte eta erdian enpresaren helburu nagusia izan da produktu hori ezintasunaren segmentuan posizionatzea  (mugikortasun edo hizketarako arazoak dituzten pertsonak,  AEA, paraplejia, garuneko paralisia e.a. duten pertsonak). Aldi berean, banatzaile sare bat sortu dute Espainia, Argentina, Txile, Peru, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Irlanda, Grezia, Finlandia, India eta Hegoafrikan.

Ordenagailua begien bidez kontrolatzeak hainbat aplikazio ditu industrian,  esaterako, farmazia, medikuntza edo elikadurako industrietan eskuak okupatuta eta esterilizatuta (“areto garbiak”) dituzten langileek egiten dituzten prozesuak kontrolatzeko; edo funtzio nagusiak garatzeko eskuak erabili behar direlarik, ordenagailu bidez ekintza laguntzaileak egin behar direnean ordenagailua begien mugimenduarekin kontrolatzeko, hala nola kirurgia laparoskopikoan, zirujauak ebaketa egiten ari den bitartean PCa kontrola dezan; baita ere autoen munduan, aginte nagusiak zaintza barik utzi gabe gidaritza-sistema lagungarriak kudeatzeko, eta abar.

Iaz Irisbond enpresak Toribio Echevarría saria irabazi zuen “Teknologi Arloa” eta “Nazioartekotzeko Laguntza” kategorietan; “Euskadiko Emprendedor XXI” saria fase autonomikoan eta “Inpaktu sozialaren akzesita” amaierako fasean. Urtarrilaren 12an “Reto Ability” kategoria berria irabazi zuen Telefonica Ability Awards lehiaketan, zeinetan saritzen diren ezintasuna edota menpekotasuna eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei zuzendutako produktu eta konponbide teknologikoak garatzen dituzten ekintzaile sozialak. Atzo jakin zuten Irisgarritasunerako Teknologien Reina Sofía Saria ere irabazi dutela.

Fitalent-i buruz:

Fitalent arrisku kapitaleko funts auto-kudeatua da, 5 milioi euroko tamaina duena eta Everis an NTT DATA Company duena inbertsiogile bakarra lehen bizi zikloan.

Merkatura ateratzeko fasean dauden konpainietan (startup) egiten dituzte nagusiki beren inbertsioak, baldin eta Espainian kokatuta badaude eta beste funts edo inbertsiogile batzuekin batera ko-inbertitu badezakete.  Inbertsio zuzena 200.000 eta 750.000 euro bitartekoa izango da.

Everis NTT DATA taldean sartuta dago, IT zerbitzuen arloko munduko seigarren konpainian alegia. Talde horrek 70.000 profesional enplegatzen ditu eta presentzia du Asia-Pazifikoan, Ekialde Ertainean, Europan, Latinoamerikan eta Ipar Amerikan. NTT DATA taldean sartu zenetik, Everis erakundeak emendatu egin du bere bezeroei eskaintzen dizkien konponbide eta zerbitzuen kopurua, eta handitu egin ditu bere gaitasunak, baliabide teknologikoak, geografikoak eta finantzarioak bere bezeroei erantzun berritzaileagoak emateko.

www.fitalent.es

Seed Gipuzkoa SCR-ri buruz:

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (AKEKS) elkarren artean (%50ean) sortu zuten Seed Gipuzkoa 2007an.  Bere helburua da laguntza ematea Gipuzkoako lurralde historikoan dauden oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berriei beren lehen urteetan eta garatzen laguntzea euren kapital sozialean parte hartuta.

www.gestioncapitalriesgo.com.