International Forum Design diseinuaren sari entzutetsuek Kiro Robotics eta LKS Diara Design aintzatetsi dituzte

2016ko Otsaila 17,

SPRI_tecnología_LKS
Kiro Robotics-ek fabrikatzaile gisa eta LKS Diara Design-ek diseinu enpresa gisa irabazi dute saria

Medikuntza sektorerako teknologia fabrikatzaile Kiro Robotics-ek eta diseinurako LKS Diara Design konpainiak, International Forum Design entitate alemaniarrak eskaintzen dituen produktuen diseinurako sari entzutetsuak eskuratu dituzte.

Sarien epaimahaiak, fabrikazio kategorian, Kiro Oncology-ren diseinuaren berrikuntza aintzatetsi du, Kiro Robotics-ek, gaixoen kimioterapia tratamenduaren prestakuntza era automatizatuan burutzeko teknologikoki aurreratutako ekipamendu bat, hain zuzen ere.

Robotak, gaixo onkologikoei zain bitartez ematen diren tratamendu zitostatikoen prestakuntza, erabateko kontrol eta formulazio espezifikoa exijitzen duen prozedura ahalbidetzen du.

Gainera, Mondragon Taldeko kide den LKS Diara Design enpresa donostiarra diseinu-enpresaren kategoriako sari banaketan aintzat hartu izan dute.

Nazioartean indar bizia duen konpainiak zenbait sektoretan diharduen arren, Shanghaiko metroa bezalako proiektuetarako garraioen irtenbideen diseinuan nabaria da.

1953an sortutako Produktuaren Diseinurako IF sariak maila internazionalean garrantzi handiena duten sarietako batzuk dira eta “Diseinuaren Oscartzat” jotzen dituzte.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke