Innoprot-ek medikamentuen baheketarako teknologia berritzailea garatu du

2015ko Uztaila 15,

Proiektuak oraindik terapia egokirik ez duten gaixotasunentzako medikamentu berriak bilatzeko lagunduko du

Biomedikuntzan espezializatutako Innoprot euskal konpainiak, medikamentu berrien bilaketan baheketa molekularra errazteko biosentsore fluoreszenteen aplikazioan oinarritutako teknologia garatu du.

UPV/EHUko spin-off-a den firmak GPCR errezeptoreetan jarduera detektatzeko gai diren, mintz zelularrean kokatutako eta hanturazko, kardiobaskular edo minbizi gaixotasunetan jarduera alteratua erakusten duten biosentsoreen familia bat diseinatu du.

Egun, azken belaunaldiko medikamentuen %50ak errezeptore honengan eragina dute. Hau, bere aktibitate bariazioak detektatzeko aukera ematen duten teknologien garapenaren garrantziaren adierazle da.

Innoprot-ek garatutako Nomad biosensor deituriko teknologia, zelula bizian sartzen den eta frogatutako medikamentuen konexio desberdinak GPCR errezeptorearengan jarduten dutenentz behatzea ahalbidetzen duen polipeptido fluoreszente baten datza.

“Industria farmazeutikorako garatutako teknologia da, eta interesgarria suertatzen da beste teknika batzuekin konbina daitekeelako eta erreaktibo osagarrien erabilerarik behar ez duelako; horregatik kostuak beste garapen batzuk baino merkeagoak dira”, erran du Innoprot-eko zuzendari exekutibo Clarisa Saladok.

Adituak, proiektuak oraindik erantzun terapeutiko egokirik ez duten gaixotasunentzako medikamentu berriak bilatzeko lagunduko duela gaineratu du.

Konpainiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak sustatutako GAITEK programaren laguntza jaso duen proiektu honen garapenean hiru urte inplikatuta daramatza.

Finantzazio erreminta honek, ikerketa proiektu berritzaileen pizgarriaren bitartez, euskal enpresen lehiakortasuna indartzea du helburu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke