Inkoak elikagaien hotz katea kontrolatzeko dispositibo bat diseinatu du

2015ko Maiatza 28,

Dispositibo inalambrikoak Energy Harvestin teknologian oinarrituta dago.

Elikagaien sektorerako irtenbideen diseinuan espezializatutako Inkoa injinerutza bizkaitarrak, elikagaiak pairatzen dituzten tenperaturak kontrolatzeko, Energy Harvestin teknologian oinarritutako hari gabeko dispositibo bat diseinatzeko proiektu batean lanean ari da.

Dispositiboak garraio prozesuan elikagaiek duten tenperatura egokia denentz eta manipulatzeaz arduratzen dituzten teknikariek hotz katea apur daitekeenentz ohartaraziko die, behar den moduan jardun daitezen.

Teknologiak nazioarteko telefonia operadore desberdinekin konekta daitekeen SIM txartel baten bitartez datuak transmititzeko aukera ematen du eta elikagaiak garraiatzean sortzen den berezko bibrazioa aprobetxatuko du dispositiboko bateria kargatzeko energia bihurtzeko.

Dispositibo hau bereziki erabilgarria izango da aireportuetan egiten diren lehorreratze eta zamak garraiatzeko prozesuetan elikagaien egoera kontrolatzeko, izan ere berton atzerapenak eta itxaron aldi luzeak sortzen baitira.

Diseinu honen gakoetako bat, Inkoako proiektuko teknikari arduradun Oscar Reyren arabera garapena izango duen kostu “eskuragarri eta lehiakorrean” oinarritzen da.

2014ko irailean abiarazi zen egitasmoa 2016ko abendua arte luzatuko da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako, produktu berri eta enpresa zientifiko eta teknologikoen garapenarentzako GAITEK programaren babesa jaso du.

2014ri dagokion proiektuaren fasean ,ikerketaren eta berrikuntzaren pizgarriaren bitartezko enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatzen duen GAITEK programak, 35.500 euro baino gehiago eman ditu, hots, lehen aldi horri dagokion aurrekontuaren %35 inguru.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke