IMEdu, hezkuntza hobetzeko plataforma, adimen anitzetan eta Big Data-n oinarritua dagoena

2015ko Ekaina 10,

spri-img-ime3.0
IMEdu 3.O, Urkide Ikastetxea

EAEko enpresa eta ikerketa zentroz osatutako talde batek bultzatu du IMEdu 3.0 proiektua, zeinaren helburua baita aurrera egitea hezkuntza pertsonalizaturantz, teknologiek eskoletako ikaskuntza metodoak hobetzeko duten potentziala aprobetxatuz.

IMEdu 3.0 proiektuak Gardner-en adimen anitzen teoria txertatzen du hezkuntza programazioan, ikasle bakoitzaren premiei eta ikaskuntza erritmoei egokitzeko. Horretarako, Big Data teknologietan oinarritutako diagnostiko eta analisi sistemak garatuko dituzte, ikasleak adimen bakoitzean dauzkan gaitasunak identifikatu ahal izateko.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Etorgai programaren bidez finantzatzen da eta Gasteizko Urkide ikastetxeak zuzentzen du. Bestalde, proiektuan parte hartzen dute Ibermáticak (I3B berrikuntza institutuaren bitartez), Deusto Sistemas-ek,  neurozientziako Nesplora enpresak, Spc Telecom-ek, Xabide taldeak eta Tecnaliak.

Abiapuntu gisa diagnostikorako sistema bat garatuko dute. Test formako tresna bat da, ikasle bakoitzaren gaitasun pertsonalak identifikatzeko. Datu horiek irakasleek emandako informazioarekin osatuko dira (hala nola, notak eta ikasgelako eguneroko bilakaera) eta baita ere Big Data analisian inspiratutako triangulazio sistema batekin. Datu horiekin, haurrak beren premien arabera multzokatuko dituzte, eta ez soilik adinaren edo errendimendu arruntaren arabera. Informazio horri esker, gainera, aukera dute irakaskuntzako programazioa modu eraginkorragoan antolatzeko, ikasle bakoitzaren gaitasunak eta potentziala kontuan hartuta.

Hezkuntza hobekuntzaren arloko helburuez gain, IMEdu 3.0 proiektuak teknologietan oinarritutako produktu eta zerbitzu berritzaile berriak garatuko ditu prestakuntzaren arlorako, eta eragile zientifiko, teknologiko, enpresa eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatuko du. Prozesuan zehar hiru tresna sortuko dituzte: adimen anitzak ebaluatzeko sistema bat, diziplina arteko hezkuntza edukiak ostatatzeko plataforma birtual bat eta adimen horietan oinarriturik ikasgeletako programazioa segmentatzeko sistema bat.

IMEdu 3.0, hezkuntza pertsonalizaturako lehen plataforma teknologikoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke