iLine Microsystems konpainia bioteknologikoak IK4-TEKNIKERekiko aliantza sendotu du

2015ko Maiatza 28,

iLine Microsystems-ek garatutako koagulometroa.

Gipuzkoan kokatuta dagoen iLine Microsystems enpresa bioteknologikoak bat egin du, enpresa laguntzaile gisa, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoarekin, bi erakundeen ezagutza bateratu eta produktu eta zerbitzu berritzaileen garapenean aurrera egiteko asmoz.

Akordio honen bidez, bi erakundeen artean zegoen lotura sendotu nahi izan da. Lotura horren erakusgarria dugu, IK4-TEKNIKERek iLine Microsystems-i produktuak diseinatu eta garatzeko eskaini dion laguntza.

Estrategia teknologiko bateratuak garatu, lankidetzazko proiektuak bultzatu eta balio erantsi handiko eta osagai berritzaile altuko produktuen diseinuan aurrera egitea da aliantza honen helburu nagusia.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean finkatuta dagoen enpresa hau, ahozko terapia antikoagulatzailea kontrolatzeko berrikuntza eta fidagarritasun maila handiko in-vitro diagnostikorako Point-of-Care sistemen garapenean eta fabrikazioan espezializatuta dago.

iLine Microsystems-ek garatutako gailuetan teknologiak aurreratuak txertatu dira erabilerrazak izan daitezen, norberaren diagnostikorako nahiz erabilera profesionaletarako.

IK4-TEKNIKERek iLine Microsystems-i egindako ekarpenik garrantzitsuenen artean, zentro teknologikoak fotonika, ikusmen artifiziala, seinalearen tratamendua eta algoritmika bezalako diziplinetan duen ezagutza zabala nabarmen daiteke.

Gainera, zentro teknologikoarekiko lankidetza iLine Microsystems-eko zerbitzuen egiaztatze, balioztatze, ziurtatze eta salmenta ondoko faseetara ere hedatuko da.

 

IK4-TEKNIKERen bideo korporatiboa

 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke