IK4-IKERLANek bere ezaguera aurkeztu du Kanadan potentziako elektronikaren arloan

2015ko Urria 01,

Spri_Emprendimiento_IK4-IKERLAN
ECCE 2015 topaketarik garrantzitsuenetarikoa da energiaren bihurketaren arloan

IK4- IKERLAN euskal zentro teknologikoa parte hartze nabarmena izan du, potentziako elektronikaren eremuari zuzendutako eta irailaren 20tik 24ra bitartean Montrealen egindako Energy Conversion Congress and Exposition (ECCE) biltzarrean.

Zentroak, potentziako elektronikan eta energiaren kudeaketan bere aurrerapenak komunitate zientifikoarekin partekatzeko aprobetxatu du hitzordua eta bere gaitasunak garapen espezifikoen bitartean erakutsi ditu.

Gainera, IK4-IKERLANek ponentzia bat eskaini du, energia berriztagarrien integrazioan erabiltzeko, biltegiratze sistemen bigarren bizitza aztertuta. Lan hori Abengoa enpresarekin eta Danimarkako Aalborgeko unibertsitatearekin batera egin du.

Bateriak kudeatzearen arloan, hitzaldia eskaini du planta fotovoltaiko adimendunak kudeatzeko estrategiei buruz; horiek energia biltegiratzeko sistemak integratzeko ahalmena dute, beti ere sare elektronikoan hobeto integratzeko eta hortaz, energia berriztagarrien potentziala gehiago aprobetxatzeko.

Horrez gain, beste konferentzia bat eskaini du, silizio karburozko erdieroale berrietan oinarritutako potentzia bihurgailuen garapenari dedikatutakoa eta beste bat, CAFeko ordezkariekin landutakoa, energiaren kudeaketari buruzkoa, biltegiratzeko sistema ontziratuak dituzten tranbietarako.

ECCE 2015  munduko topaketarik garrantzitsuenetarikoa da energiaren bihurketaren arloan. Aurtengoa, Power Electronics Societyk (PELS) eta Industry Application Societyk (IAS) antolatzen duten ekitaldiaren zazpigarren edizioa da.

Potentziako elektronika IK4-IKERLAN-en



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke