IK4-IKERLAN-ek potentziako elektronikan ikertuko du suitzar unibertsitate batekin

2015ko Uztaila 14,

Spri_Teknologia_IK4-IKERLAN-ETH
Lankidetzak, IK4-IKERLAN-ek Europan dituen zentro laguntzaileen sarea indartzen lagunduko du

IK4-IKERLAN euskal zentro teknologikoak Zurich-eko ETH Unibertsitatearekin akordioa sinatu du, biak batera, potentziako elektronikoaren esparruan –helburu desberdinetarako energia elektrikoa egokitu eta transformatzeko aukera ematen duten gailuak garatzera dedikatutako disziplinan-  iker dezaten.

Uztailaren 13an sinatutako akordioak, zentro teknologikoak eta suitzar unibertsitateak, elkarrekin doktorego-tesiak gara ditzaten, ikertzaileen mugikortasuna hobe dezaten eta I+G proiektuak batera bultza ditzaten ahalbidetuko du.

Injinerutza eta potentziako elektronikoan erreferentzia mundiala den ETH nabarmena da teknologia berrien esparruan egiten duen lanagatik, disziplina anitzeko bere ikuspegiagatik eta bere garapenen kalitateagatik. Azken horien artean azpimarragarriak dira ultrakonpaktuak eta eraginkorrak diren bihurgailuak eta kable gabeko energia transmititzeko gailuak, besteak beste.

Suitzar entitatearekin lortutako lankidetzak, IK4-IKERLAN-ek europar kontinentean dituen zentro laguntzaileen sarea indartzen lagunduko du. Akordioak gainera, zentroak potentziako elektronikoaren esparruan mantentzen duen apustua indartzeko ere balioko du, eta horri esker, garraio eta energia enpresentzako teknologia eta puntako aplikazioak garatzeko aukera ematen dio.

IK4-IKERLAN-eko zuzendari orokor Marcelino Caballero eta ETH Unibertsitateko Potentziako Sistema Elektronikoen Laborategiko zuzendari Johann W. Kolar izan dira akordioa sinatzeko ardura izan dutenak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke