IK4-IDEKOk eta CAFek tren sektorerako ikuskapen sistema aurreratuak garatu dituzte

2015ko Iraila 23,

SPRI_Tecnología_IDEKO-CAF
IK4-IDEKO-k eta CAF-ek garatutako ikuskapen sistema

IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak eta CAF tren-fabrikatzaileak teknologia aurreratuez hornitutako ikuskapen-sistemak garatu dituzte, trenetako gurpilak egoera onean daudela bermatu eta tren bidezko garraioaren segurtasuna hobetzen laguntzeko.

Elkarren artean diseinatu duten lehen sistemari esker, CAF Wheels, Axles & Gearboxes gurpil eta ardatzen hornitzaile gisa homologatu ahal izango da Italian, herrialde honetan dagoen aradu zorrotza betetzen duen heinean.

Gailu honen bidez, ikuskapena fabrikatutako gurpil guztietan egin daiteke muntatu baino lehen, eta ultrasoinu bidezko teknikak erabiltzen dituenez gero, akatsak  errodadura-planoaren lodiera osoan detekta daitezke.

Trenitalia Italiako tren-konpainia publikoko ikuskatzaileek bertatik bertara frogatu ahal izan dute sistema bere parametroekin bat datorrela eta behar bezala funtzionatzen duela, Ivan Castro IK4-IDEKOko ikertzailearen esanetan.

Bestalde, zentro teknologikoak beste garapen bat diseinatu du CAFekin batera: hondar tentsioak neurtzeko posizionagailu bat. Parametro hori giltzarrizkoa da segurtasunaren ikuspegitik.

Bigarren garapen hau erabilerraza da, eta fabrikazio-aldian nahiz zerbitzu-aldian erabil daiteke.

Bi sistema horien diseinua amaitutakoan, zentro teknologikoko adituak ikuskapenak egingo dituzten langileen prestakuntzaz ere arduratu dira.

Gipuzkoako Elgoibar herrian kokatutako IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa fabrikazio aurreratuko eta industria-ekoizpeneko teknologietan espezializatuta dago.

IK4-IDEKO-ren instalazioak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke