IK4-IDEKOk Antxon López Usoz presidente izendatu du

2015ko Azaroa 11,

Spri_tecnología_antxon-lopez-usoz
Antxon López Usoz

Antxon López Usoz, makina-erremintaren arloko Danobatgroup konpainiako Berrikuntza zuzendaria, Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako IK4-IDEKO zentro teknologikoko presidente izendatu dute.

Honenbestez, López Usoz-ek lekukoa hartuko dio azken bi urteotan fabrikazio-teknologien zentroko presidente izan den Iñigo Ucín Danobatgroup-eko zuzendari nagusiari.

Presidente berriak Danobat-en egin du bere karrera profesionalaren zati handi bat, eta besteak beste, IK4-IDEKOko eta tren-industrian espezializatuta dagoen Danobat Railway Systems enpresako zuzendari gerentea izan da.

López Usoz-ek ahalegin berezia egingo du I+G+b arloko proiektuen emaitzak merkatura zuzendutako produktuetan aplika daitezen, eta bere helburua, zentro teknologikoak Fabrikazio Aurreratuaren arloko erreferentzia izaten jarraitzearen alde lan egitea da.

Horrez gain, Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Elkarteko (AFM) gaur egungo presidentea den López Usoz-ek bere gain hartu du, Euskadiko 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriko lan-esparruarekin batera jardunean jarraitzeko konpromisoa. Zehazkiago esanda, Fabrikazio Aurreratuarekin lotutako alderdiak RIS3 arautegiarekin lerrokatzea izango du ardatz.

IK4-IDEKO-ren instalazioak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke