IK4-CIDETECek bateria ekologikoak diseinatzeko europar proiektua itxi du Donostian

2015ko Azaroa 02,

SPRI_Tecnología_IK4-CIDETEC
IK4-CIDETEC-en garapena

IK4-CIDETEC zentro teknologikoaren eskutik, ibilgailu elektrikoetarako litioi-ioizko bateriak diseinatu eta fabrikatzeko teknologiak garatzea xede duen Greenlion europar proiektuari amaiera emateko batzarra egin da Donostian.

Joan den astean antolatutako topaketa honek azken puntua jarri dio Europako Batzordeak kofinantzatu, IK4-CIDETECek koordinatu eta zazpi herrialdetako 17 erakunde partaide izan dituen ekimenari.

Proiektuan, IK4-CIDETECek energia-biltegiratzeko sistemen erreferente gisa jardun eta baterien diseinu, fabrikazio eta ebaluazioaren arloan bildu duen esperientzia gaineratu du, hainbat lankiderekiko lankidetza estuan.

Proiektu honen bitartez, litio-ioizko bateriak fabrikatzeko prozesu berri bat diseinatzea lortu da, disolbatzaile organiko toxikorik gabekoa, merkeagoa eta ingurumenarekin bateragarria.

Gainera, kostu txikiko osagaiak erabiliz, ibilgailu hibridoetarako sei bateria eraiki dira, erabat birziklagarriak.

Ekimenean, materialen ekoizleek eta bateriak muntatzeko makinen fabrikatzaileek parte hartu dute, baita automobilgintzako enpresek ere, Seat eta Volkswagen kasu, diseinuari buruzko irizpideak eta jakingarriak eskaini baitituzte, ibilgailu elektrikoarekiko integrazioaren ikuspegitik.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke