Ibilgailu elektrikoaren erronkak, Bilbon aztergai

2015ko Ekaina 24,

“Birkarga azkarra: ibilgailu elektrikoari bultzada berri bat” jardunaldiarien irudia.

Erakundeak, nazioarteko adituak eta automobilgintza sektoreko marka aitzindarien ordezkariak Bilbon elkartu dira ibilgailu elektrikoaren etorkizuneko erronkak aztertzeko.

Jardunaldia ekainaren 23an antolatu zen Bizkaiko hiriburuko Iberdrola dorrean, “Birkarga azkarra: ibilgailu elektrikoari bultzada berri bat” izenburupean.

Bertan, ibilgailu elektrikoaren birkarga azkarreko teknologiaren egungo egoera eta hedapen-aukerak aztertu, eta merkatu honen Estatu mailako zabalkundeari begira izan dezakeen eragina balioztatu zen. Adituek giltzarrizkotzat jo zuten bizkarga azkarreko gune-sare bat ezartzea ibilgailu elektrikoaren hedapen masiboa bultzatzeko.

Topaketa berean, ibilgailu elektrikoaren birkarga azkarrerako euskal erakundeen bultzadaz garatuko den Azkarga izeneko I+G arloko proiektua aurkeztu zen.

Hauexek dira Azkarga I+G ekimena bultzatzeko partzuergoa osatzen duten sei euskal erakundeak: Ingeteam, EDS, Iberdrola Clientes, Ibil, ZIV eta Energia Klusterra. Hauen helburua, Euskadin landutako ibilgailu elektrikoetarako birkarga azkarreko estazio berritzaileak ahalbidetuko dituten soluzio teknologiko aitzindaria garatzea da.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du Etorgai programaren bitartez, eta 2016aren amaierarako osatuko da, 4 milioi euroko aurrekontuari esker.

“Birkarga azkarra: ibilgailu elektrikoari bultzada berri bat” deritzon jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energiako sailburuorde Javier Zarraonaindiak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Industriako Kalitate eta Segurtasuneko zuzendariorde nagusi José Manuel Prietok parte hartu zuten, beste hainbat agintarirekin batera.

Topaketak, azkenik, Ibilgailu Elektrikoaren Norvegiako Elkartearen eta BMW, Nissan, Renault eta Volkswagen fabrikatzaileen ordezkariak bildu zituen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke