Ibermática-k laguntza teknikoa emateko akordioa berritu du UNEDekin

2015ko Abendua 15,

Spri_tecnología_ibemática
UNED-en liburutegia Madrilen

Informazio-teknologietan espezializatuta dagoen Ibermática  konpainia donostiarrak iragarri duenez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) sinatua zuen akordioa berritu du, ondorengo bi urteetan hezkuntza-erakundearen erabiltzaileei arreta egiteko zentroaz arduratzen jarraitzeko.

Aholkularitza teknologikoko enpresak unibertsitaterako laguntza informatikoko zerbitzuak kudeatu eta koordinatuko ditu, 325.000 erabiltzaile potentzial ingururi zerbitzua emanez.

Akordioan aurreikusi denez, aurrerantzean ere, euskal konpainiak laguntza tekniko informatikoa eskainiko du, UNEDek ikasle, irakasle nahi administrazioko langileen esku uzten dituen urrutiko sarbideko zerbitzuetarako nahiz unibertsitateko fakultate, eskola eta eraikinetarako.

Azken ikasturtean, Ibermática-k 120.000 komunikazio baino gehiagori arreta egin zien; horietatik 67.637 telefonoz egin ziren, eta 47.287 posta elektronikoaren bitartez.

Donostiako konpainiaren eta UNEDen arteko laguntza teknikorako lankidetza 2006an abiatu zen.

Ibermáticaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke