Ibarmiak fabrikazio aditiboa eta mekanizazio tradizionala uztartzen dituen soluzioa garatu du

2016ko Urtarrila 21,

SPRI-tecnologia-ibarmia
Garapena industria eta aeronautika sektoreetara zuzenduta dago

Makina erremintaren arloko Ibarmia euskal konpainia, ekipamendu berean fabrikazio aditiboko eta mekanizazio tradizionaleko lanak egitea ahalbidetuko duen soluzio teknologikoa garatzen ari da.

Proiektua 2015aren hasieran abiatu zen, Eusko Jaurlaritzak trasferentzia teknologikoko proiektuak bultzatzeko abiarazi duen Basque Industry 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTeetan programaren babespean.

Garapen honen bidez, mekanizazio tradizionaleko ekipamenduari cladding laser bidezko adizio teknika gaineratuko dion produktu-ildo berri bat sortu da, Tecnalia korporazio teknologikoaren eta UPV/EHUren laguntzaz.

Proiektua industria eta aeronautika sektoreetara zuzenduta dago, eta balio handiko pieza matxuratuen konponketan aplika daiteke, baita moldeen segmentuan ere, moldeak konpontzeko nahiz erabilpen pertsonalizatua ahalbidetuko duten aldaketak egiteko, Ibarmiako Berrikuntza arloko zuzendari Arrate Olaizen esanetan.

Ibarmia ekimena dugu 2015ean Basque Industry 4.0 programaren barruan aukeratu ziren 16 proiektuetako bat. Programak 3,91 milioi euroko guztizko balioa duten laguntzak banatu zituen iaz.

Additive manufacturing



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke