Hondakinen eta natur baliabideen kudeaketa adimenduna

2015ko Azaroa 05,

SPRI_tecnología_Tecnalia
Jardunaldia Vitoria-Gasteizen ospatu zen azaroaren 3an

Tecnalia korporazio teknologikoak, ekonomia zirkularraren, natur baliabideen erabilera jasangarriaren eta hondakinen kudeaketa eraginkorraren aukerak aztertzeko jardunaldi bat antolatu zuen azaroaren 3an, Gasteizen.

“Hondakinak izango ote dira zure hurrengo diru-iturria? Azpiproduktuekin landutako bioproduktu jasangarriak” izenburupean, antolatzaileek Europako Batzordeak natur baliabideen erabilpen jasangarria bermatzeko ezarriak dituen zuzentarauen bete-maila aztertu nahi zuten.

Giza-kontsumorako ekoizten diren elikagaien herenak galdu edo hondatu egiten dira mundu osoan, hots, 1.300 tona inguru urtean. Lehengai guztiak aprobetxatu eta ekonomia zirkularreko eredu baten arabera naturara itzultzea hil ala biziko erronka bilakatu da.

Saioan, nazioarteko hainbat adituk “Transbio” proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten. Jatorri bioteknologikoko produktu berriak diseinatzea da proiektu honen xedea, eta horretarako, fruta eta barazkien prozesamenduan aprobetxatzen ez diren produktuak erabiltzen dira lehengaitzat.

Etorkizunean, material berri horiek ontzien plastikoak nahiz detergenteen entzimak ordezkatzeko erabiliko lirateke, eta horietatik ateratzen den biomasa biogasa ekoizteko profita liteke.

Horrez gain, jardunaldia, enpresa-esparru desberdinetako profesionalen eta kimika eta biozientzietako adituen arteko topagunea ere izan zen.

Tecnaliaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke