Gizatiar malkoetako peptidoetan propietate antimikrobianoak detektatu dituzte

2015ko Ekaina 23,

Spri_tecnologia_Cicbiogune_Bioftalmik
Equipo de la investigación.

CIC bioGUNE biozientzia ikerkuntza kooperatiba zentroak eta Bioftalmik Applied Research euskal enpresak garatutako ikerketa proiektu batek, egun arte gizatiar malkoetan dauden peptido endogenoen katalogo handiena zehaztu eta molekula hauetan propietate antibakterianoak identifikatzea lortu dute.

Valparaisoko (Txile) Unibertsitate Pontifize- Katolikoak ere parte hartu duen ikerketak garrantzia du, hanturazko prozesuetan edo zaurien osaketan bezalako alorretan esperimentatzeko aukera eskaintzen duelako.

Malkoak edo listua bezalako gizatiar fluidoetan presente dauden peptido endogenoak, interes biomedikua duten molekulak dira, prozesu biologikoetan inplikatuta daudelako. Gainera, jakin badakite, listuarekin edo mukiekin gertatu bezala, malkoetan patogenoak babesten dituzten lisozima bezalako proteinak daudela.

CIC bioGUNEko Proteomikako plataformako ikertzaile Mikel Azkargortak, unitate horretako arduradun Felix Elortzaren koordinazio pean bideratu du proiektua.

Azkargortak zehaztu du, ikerketak iraun bitartean, analisirako masen espektometria metodo desberdinak aplikatu direla, eta 234 peptido identifikatu diren katalogoa bukatutakoan, lan taldeak molekula horien artean propietate antimikrobianoren bat egon zitekeen edo ez bilatu zuen.

Ikerketan, aktibitate antibakterianoa iragartzeko aukera ematen duten erreminta bioinformatikoak erabili ziren. “Gauzak honela, balio bakteriano handiko peptidoen presentzia detektatu dugu”, baietzi zuen Azkargortak.

Zientzialarien iritziz, ikerketa honen emaitza nabarmena da oso, antibiotiko konbentzionalei erresistentzia detektatzen den egungo testuinguruan, izan ere agente mikrobiano berrien aurkikuntza suposatzen baitu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke