GIS ikerlanak Bogotako ondare kulturala kudeatzeko plataforma baten garapenean parte hartzen ari da

2015ko Iraila 15,

spri_tecnología_Tecnalia-estudios-GIS
Euskal partzuergoak diseinatutako plataformak Smart City-en printzipioez hornitzen da

GIS ikerlanak arabar enpresak eta Tecnalia korporazio teknologikoak osatutako partzuergo bat, Bogota hiriko interes kulturaleko ondasunak kudeatzeko eta bertako birmoldaketa eta mantentze lanen egoera kontrolatzeko plataforma informatiko bat garatzea helburu duen proiektuaren esleipenduna izan da.

Garapenerako Banku Interamerikarraren finantzaketa duen proiektua, integratutako teknologiadun plataforma baten diseinuan datza, kolonbiar hiriburuko udal agintariek, alderdi historikoa suspertzeko bultzatzen ari diren egitasmoa kudeatzeko erabilgarria izango den horretan, alegia.

Bogotako hirigunea, ingurumen- arazoek, tirabira sozialek, hiri segurtasun ezak eta desoreka demografikoek, besteak beste, eragindako hondatze prozesu batean murgilduta dago. Hiriko alde hau suspertze aldera, agintariek, biztanleriaren bizi kalitatearengan eragin positiboa sortuko duten proiektu eta ekintza desberdinak biltzen dituen egitasmoa bat martxan jarri dute.

Euskal partzuergoak diseinatutako plataformak  Smart City edo hiri adimendunen printzipioez hornitzen da; kontzeptu honek baliabide publikoen kudeaketa iraunkorra bultzatu eta informazio eta komunikazio azken teknologien erabileraz baliaturik, herritarren parte hartzea sustatu gura ditu.

Erremintak, interes kulturaleko ondasun guztien informazio zentralizatu eta eguneratua biltzen duen gordailua du eta  informazio geografikoko sistema (IGS) bat eta ondarean egingo diren suspertze eta  birgaitze jarduketak jarraitu eta kontrolatzeko aukera eskaintzen duen modulu bat dauzka.

Gainera, helburuak ezartzeko, egitasmoen betetze mailaren inguruko txostenak egiteko eta inbertsioek sortutako eragina ezagutzeko aukera ematen duen adierazle-sistema bat du.

Egun Tecnalia eta GIS ikerlanak, Espainian, Latinoamerikan eta arabiar penintsulan, Smart City-en inguruko zenbait proiektutan sartuta daude.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke