Gasteizko Mercedes fabrikak produkzio errekorra lortzea espero du 2016an

2015ko Iraila 10,

spri_tecnologia_mercedes fabrica en vitoria
Gasteizko Mercedes fabrika.

Gasteizko Mercedes fabrikak -Euskadiko garrantzitsuenetako bat- zuzeneko 3.500 lanpostu eta zeharkako 17.000 enplegu sortzen ditu, eta El Correo egunariak jakinarazi duenez, datorren urtean 126.000 ibilgailuko produkzio errekorra lortzea espero du.

Aurreikuspenen arabera, ekitaldi honen amaieran produkzioa 98.000 unitaterekin itxiko da, helburua baita luxuzko “Clase V” monobolumenaren (Viano modeloa ordezkatu duena) 28.500 unitate inguru eta Vito furgoneta modelo berriaren 69.500 unitate inguru fabrikatzea.

Modelo berrien esleipenari esker, produkzioak gorakada handia izan du Alemaniako multinazionalak Euskadin duen fabrikan. Izan ere, luxuzko “Clase V” autoaren eskaerak dagoeneko %27an gainditzen du Gasteizera iristen den eskaera bolumena. Eta monobolumen horren salmentak Viano modeloarenak baino %25 handiagoak dira.

Ekaina eta iraila bitartean aldi baterako 500 langile berri hasi dira enpresan lanean, eta seguruenik are gehiago izango dira datorren urte hasieran, programa operatiboa martxan jartzen denean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke