Gas fakturan aurrezten lagunduko duen nanoteknologia bat diseinatu dute

2015ko Ekaina 05,

Garapen horri esker, zehatz-mehatz fakturatu ahal izango da kontsumitutako energia-kopuruaren arabera.

Gas fakturan kontsumoaren kalitatea ahalik eta ongien islatuta gera dadin, Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroko (CEIT) zientzialari-talde batek etxeko gas kontsumoaren energia-eraginkortasuna hobetuko duen sistema bat garatu du nanoteknologiaren bidez.

Proiektua zuzentzeaz arduratu den Enrique Castaño CEITeko ikertzaileak ziurtatu duenez, garapen horri esker, zehatz-mehatz fakturatu ahal izango da kontsumitutako energia-kopuruaren arabera.

Naturgasen lankidetzaz garatutako teknologia horrek mikrosentsoreak eta nanosentsoreak erabiltzen ditu, etxeetara iristen den gas naturalaren kalitatea ebaluatu eta tarifa-sistema adimenduna ezartzeko. Honela, bezeroek kontsumitutako gasaren kalitatearen arabera ordainduko dute, hau da, bero-ahalmenaren arabera.

Prototipoa proba fasean dago Gasteizko instalazio batzuetan, eta etxebizitza bakoitzeko gas-kontagailuan edo eraikineko hargune nagusian koka liteke, horniketaren kalitatea berdina baita eraikin bereko bizilagunentzat.

Teknologia oraindik garapen fasean dagoenez gero, ezin da kopuru zehatzik eman balizko aurrezki-portzentajeei dagokienez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke