Gamesak zentro logistiko handia izango du Bilboko Portuan

2015ko Urtarrila 21,

imagen_spri_tecnologia

Gamesa Eolikoak Bilboko Portu Agintaritzaren (BPA) baimena lortu du, bertako kaietan industria eolikoari dagokion 600.000 m3 egitura laguntzaile eta osagai ere mugiaraz lezakeen zentro eoliko bat jartzeko.


Gamesa Eolikoa dugu, 20 urteko esperientzia tarteko, industria eolikoko mundu mailako lider globaletako bat, eta Bilboko Portu Agintaritzak (BPA) emandako baimenari esker, urtebeteko epea izango du, Bilboko Portuaren Zabalkundeko A-3 Kaian merkantzia handiak (industria eolikoko egitura laguntzaileak eta osagaiak) kargatu, deskargatu eta biltzeko zentro logistiko bat instalatzeko. BPAren iturrien aurreikuspenen arabera, urtean 500.000 m3 eta 600.000 m3 osagai eoliko tarteko joan-etorriak izango dira, hots, porturatutako 45 itsasontzi berrik bezainbeste, gutxi gorabehera.

Bilboko Portua garraio berezietan espezializatuta dago, bere eraginpeko eremuan ezarritako industria-ingurunearen nazioartekotze handiaren eraginez. 2013an honelako garraioen 3.445 itsas-bidalketa edo proiektu zenbatu ziren, hau da, 64 eragiketa aste bakoitzeko.

Bilboko Portuan ezarritakoan, Gamesa kaiaren ertz-ertzean egoteak dakartzan lehiakortasun-abantailez profitatuko da, logistika hobetuz eta merkatu berriak jorratuz. Konpainiak 30.000 MW baino gehiago instalatuak ditu 46 herrialdetan.

Gamesak hainbat bidalketa egin ditu dagoeneko Bilboko Portutik. 2013ko apirilean, esaterako, 5 MWeko bere lehen itsas-errota eolikoaren piezak ontziratu zituen kai honetan bertan, Kanaria Handiko Arinaga portura eraman eta bertan prototipoa instalatzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke