Gamesak 50 aerosorgailuren horniketa egingo dio Txinako operadore bati

2015ko Maiatza 21,

Aerosorgailua

Gamesa konpainia eolikoak kontratu berri bat itxi du Txinako Hebei Construction & Investment Group (HCIG) eraikuntza-taldearekin, Pekin iparraldean kokatuta dagoen parke batean 50 aerosorgailu instalatzeko, 100 megawatteko potentziaz.

Euskal taldeak lortutako akordioak Hebei probintziako Fengdianzhiqing parkean jarriko diren aerosorgailuen horniketa, instalazioa eta abiaraztea aurreikusi ditu.

Turbinen horniketa aurtengo hirugarren hiruhilekoan egingo da, eta parkea 2015aren amaieran abian jartzea aurreikusi da.

2008az geroztik, euskal konpainiak hainbat akordio sinatu ditu HCIGrekin. Hauxe da Hebei probintziako operadorerik handiena eta Txina osoko hamar garrantzitsuenetako bat, 250 megawatteko guztizko potentziarekin.

Euskal enpresa duela hamabost urte finkatu zen Txinako merkatuan, eta harez geroztik, 3.626 megawatt instalatu eta 900 megawatten mantentze-lanez arduratu da.

Kontratu hau iragarri aurretik, joan den hilabetean alegia, Gamesak 50 MW eta 108 MWeko bi parke eolikoren eraikuntzaren esleipena lortu zuen Indian, merkatu horretako operadore independente handienetako batentzat.

Bideo korporatiboa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke