Finlandiako Kalitatearen Elkarteak IK4-IDEKO-ren garapen bat saritu du

2016ko Otsaila 03,

SPRI_tecnología_IK4-IDEKO
El galardón fue entregado en una ceremonia celebrada en Tallin

IK4-IDEKO zentro teknologikoak, makina-erremintako Soraluce euskal fabrikatzailearen laguntzaz garatutako makineriarentzako indargetze aktiboko DAS sistemak, urtero Finlandiako Kalitatearen Elkarteak eskaintzen duen “Quality Innovation of the Year 2015” saria eskuratu du, enpresa handien kategorian.

Saria, Estoniako hiriburu den Tallinen, iragan urtarrilaren 27an ospatutako ekitaldian eman zioten garapen teknologikoko arduradunei.

Ekitaldian IK4-IDEKO-ko Dinamika eta Kontrol saileko ikertzaile Iker Mancisidor eta Soraluceko zuzendari kudeatzaile Rafael Idigoras izan ziren. Zeremonian gainera, Euskaliteko zuzendari Fernando Sierrak eta Espainiako enbaxadore Estonian Fernando García Casasek parte hartu zuten.

Sarien nazioarteko ebaluazio taldeak, bikaintasun kalifikazioa eskaini zion aztertutako bost parametrotan DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistemari: nobedadearen balioa, erabilgarritasuna, ikasketa, bezeroarentzako orientazioa eta eraginkortasuna.

Gailuak Soraluceko fresatzeko makinetan integratuta funtzionatzen du eta mekanizazio prozesuko bibrazioak murrizten, manufakturatutako piezen amaierako emaitza hobetzea ahalbidetzen eta makinaren ebaketa gaitasuna %300ean hobetzen duen teknologian datza.

Patente prozesuan dagoen DAS sistema, prentsa buru, motorreko pieza polarretan edo moldeak bezalako prozesu mekanizatuetan probatu da eta bere erabilerak, testatutako mekanizatuen denbora tarteak %45ean murriztu ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke