Fagor Electrónica-k sektore aeronautikorako bere lehen korronte inbertsoreak entregatu ditu

2016ko Martxoa 17,

SPRI_tecnología_FAGOR
Fagor Electrónicak Arrasate gipuzkoar udalerrian du bere egoitza

Merkatu aeroespazialean aurrera egiteko apustuaren testuinguruan, Fagor Electrónica euskal konpainiak, sektore aeronautikoko partzuergo bat elektrizitatea transformatzeko diseinatutako zenbait ekipo elektronikoz hornitzeko prozesua hasi du.

Entregatutako ekipamenduak, hegazkinen barruan existitzen den elikatze korronte zuzena, korronte alterno bihurtzeko baliagarriak izango diren invertir-rak dira, zenbait ekipo osagarrietarako energia iturri gisa erabil daitezen.

2012az geroztik, Arrasate gipuzkoar udalerrian egoitza duen Fagor Electrónicak pausuak eman ditu, aeronautika, energia berriztagarriak eta garraio elektrikoa bezalako sektoreetako aukera berrietan aurrera egiteko asmoz.

Mondragon korporazioari dagokion enpresa gainera, araudia bete eta sektore aeronautikorako erreferentziazko elektronika hornitzaile bihurtzeko ziurtagiri prozesuan murgilduta dago.

Konpainia oinarrizko lau negoziotan egituratuta dago: erdi-eroaleak, seinale tratamendua, floten kudeaketa eta manufaktura zerbitzu elektronikoak.

Enpresak, ekoizpen planta bat du Thailandian eta ordezkaritza komertzialak Frantzia, Italia, Alemania, Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Taiwan eta Korean.

 

Fagor Electrónica-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke