Euskal industria argiz bete da

2015ko Azaroa 30,

SPRI_TECNOLOGÍA-IK4-TEKNIKER_UPV-EHU
Jardunaldia Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Egunean kokatzen da

Fotonikak eskaintzen dituen negozio aukerak zabaltzeko asmoz, IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoak eta  UPV/EHU-k teknologia honek argi-partikulen detekzioan, kontrolean eta sorkuntzan oinarrituta industriari eskaintzen dizkion aukerak eztabaidatzeko jardunaldia antolatu dute.

“Fotonika industrian: Negozioei argia emateko gako teknologikoak” deituriko sesioa, abenduaren 2an, Bizkaiko hiriburuko Bizkaia Aretoan egingo da.

Jardunaldia, Nazio Batuen Erakundeak, zientziaren eta teknologiaren garapenerako giltzarri den elementu honen garrantzia nabarmentzeko deklaratutako Argiaren eta Argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Egunean kokatzen da.

Egitaraua, entitate antolatzaileetako eta Fraunhofer IPMS zentro aleman ospetsuko fotonikako adituek jorratutako mintzaldi eta hitzaldiek osatzen dute.

Ekitaldian gainera Materialen Fisika Zentroko –CSIC eta UPV/EHU-ren entitate mistoa- eta SECPhOko (Southern European Cluster in Photonics & Optics), Europako hegoaldeko optika eta fotonikako entitate nagusiak biltzen dituen klusterreko ordezkariek parte hartzen dute.

Jardunaldiak, industria arloko disziplina honetako aplikazioetan sakontzea eta sektore desberdinetako arrakasta kasuak aurkeztea du helburu.

“Fotonika industrian: Negozioei argia emateko gako teknologikoak” jardunaldia



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke