Euskadin garatutako azken aurrerapen teknologikoak ikusgai, Global Innovation Day-n

2015ko Ekaina 05,

Ekitaldi hau berrikuntzaren Euskadiko foro nagusia bilakatzea lortu nahi da.

Garraioa, osasuna, ekipo ondasunak, informazio teknologiak, elikagaigintza eta biozientziak bezalako sektoreetan gauzatutako azken garapenen indarra ikusgai egon da Bilbon, ekainaren 3an antolatutako Global Innovation Day delakoaren laugarren edizioan.

Innobasque berrikuntzaren euskal agentziak antolatutako topaketa honetan, berrikuntza teknologikoaren arloko Euskadiko eragile garrantzitsuenetako batzuek parte hartu dute, IK4 aliantza eta Tecnalia korporazioa tarteko.

Ekitaldi hau berrikuntzaren Euskadiko foro nagusia bilakatzea lortu nahi da, eta aurten, topaketaren diseinuan, antolaketan eta finantzaketan lankidetza bidez parte hartu duten ehun bat erakunderen laguntza izan du.

Programaren barruan, 6 hitzaldi-panel antolatu dira nazioarteko erreferentziazko 27 adituren eskutik, baita 41 topagune, 38 tailer eta ekimenik berritzaileenak erakusteko showcase bat ere.

Innobasquek 2011n abiarazi zuen ekimen hau, euskal berrikuntza balioztatu, Euskadi lurralde berritzailetzat posizionatu, ezagutza-trukerako eta networkingerako gune bat eratu eta parte-hartzaileei berrikuntza globalarekin bat egiten laguntzeko asmoz.

Nola egin da Global Innovation Day 2015



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke