Europar proiektu batek museo eta liburutegietako fitxategiak web semantikoan argitaratzea ahalbidetuko du

2015ko Urria 08,

Spri_tecnología_tecnalia
Tecnaliak koordinatzaile teknologikotzat jardun du proiektuan.

Scanbit informazio-teknologietako euskal enpresa eta Tecnalia korporazio teknologikoa tarteko direla, Aliada europar proiektuak kode irekiko tresna bat diseinatu du, liburutegiek eta museoek datu bibliografikoak eta artxiboei buruzkoak web semantikoan edo lotutako datuen lainoan automatikoki  argitaratzeko aukera izan dezaten.

Estatuan, mila museo baino gehiagok eta sei mila eta zortziehun liburutegi baino gehiagok webgunean erabiltzeko moduko katalogo digitalizatuak dituzte, baina nahitaezkoa da kultur erakunde bakoitzaren orrialdeetan barna nabigatzea bila gabiltzan informazioa aurkitu ahal izateko.

Proiektuaren webgunean eskuratzeko moduan dagoen Aliada trenari esker, museo eta liburuetako funtsak automatikoki argitaratu eta estekatu ahal izango dira,

Lotutako Datu Irekien Lainoaren (Linked Open Data Cloud) bitartez aurretiaz plazaratutako beste datu-multzo batzuekin.

Proiektuaren helburua, kultur erakundeen informazioa sarbide irekian argitaratu eta Linked Open Data teknologiaren bidez webgunean integratzen laguntzea da, informazio hori beste erakunde batzuek berrerabili eta ezagutza berria sortzeko aukera izan dadin.

2013an abiatu eta hil honen amaieran bukatuko den ekimen honek @Cult italiar enpresa, Gasteizko Artium arte garaikideko museoa eta Budapesteko (Hungaria) Arte Ederren Museoa izan ditu bidelagun.

Proiektu honetan, Tecnaliak koordinatzaile teknologikotzat jardun du, web semantikoaren arloan duen esperientzia gaineratuz.

ALIADA Proiektua



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke