Euraslog euskal enpresak autobusean bidaiatzen duten haurrak eusteko arnesa diseinatu du

2015ko Maiatza 28,

Kidy Bus Harness, Euraslog diseinatutako arnesa.

Euraslog euskal enpresak Europako Batzordeak homologatutako eta autobusetan erabilitako eserlekuetako modelo gehienekin bateragarria den haurrak eusteko sistema bat diseinatu du.

Dispositiboa, Kidy Bus Harness izena jarri dioten haurrentzako arnesa,  maiatzean merkaturatzen hastea aurreikusten da.

Euraslog-ek zabaldutako datuen arabera, egunero Espainian 7 milioi haur inguruk eskolara heltzeko autobusa erabili ohi dutela kalkulatzen da.

2005az geroztik umeak eusteko sistemak derrigorrezkoak dira ibilgailu partikularretan, baina araudi hau hasieran ez zen eskola garraiorako ibilgailuetara heldu.

Aurrerago araudiak adin gutxiko garraio kolektiborako ibilgailu guztiak aintzat hartu zituen, baina autokar batzuen antzinatasunak edo modeloen diseinu propioak ez ditu beti adin gutxikoak modu eraginkorrean babesteko aukerarik ematen; horixe da segurtasun sistema honek zuzentzen saiatzen den zirkunstantzia.

Euraslogen proiektuak berriki, Linea Directa Fundazioak eskaintzen duen Ekintzaileak eta Bide- Segurtasuna 1. Edizioko saria jaso du.

Kidy Bus Harness



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke