Enpresa gipuzkoar batek olio hidraulikoekiko erresistentea diren lenteentzako estaldura bat diseinatzen ari da

2015ko Ekaina 09,

Olio hidraulikoen mantentze- makinek lente optikoak erabiltzen ditu eta horien bitartez fluido horiei buruzko informazioa helarazten da.

Herbé Komertzial Kimikoak  konpainia gipuzkoarra, olio hidraulikoetako osagaien inpaktu eta presioa pairatzen duten lenteentzako estaldura nanoteknologiko bat garatzeaz arduratuko den proiektu batean parte hartzen ari da.

Nanopticss proiektuak M-era.Net egitasmo europarren programako zati bat da eta bost entitatek osatzen duten partzuergo bat bertako buru da; entitate horien artean IK4-Tekniker zentro teknologiko eibartarra eta Zayer enpresa daude.

Herbé Komertzial Kimikoak erabat gardena izango den eta irakurketa eta fluido hidraulikoen neurketa makinetan sartutako lente optikoen egoera ona mantenduko duen nano-estaldura bat garatzeko erantzukizuna du.

Olio hidraulikoen mantentze- makinek lente optikoak erabiltzen ditu eta horien bitartez fluido horiei buruzko informazioa helarazten da. Lente horiek babesteko beharrezkoa da laka batzuekin estaltzea batik bat, olioen ikuspena ez hondatzeaz gain, fluido horien kontaktuarekiko iraunkorrak izan daitezen.

2014an martxan jarri eta datorren urtean bukatuko den proiektuak, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailak bultzatzen duen produktu berrien eta enpresa zientifiko eta teknologikoen garapena laguntzeko GAITEK programaren babesa du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke