Enpresa bizkaitarren laurden batek diru-sarrerak berrikuntza arlora bideratzen ditu

2015ko Uztaila 02,

innovacion-tecnologica-bizkaia
Bizkaiko berrikuntza teknologiari buruzko datuak

10 langile edo gehiago dituzten enpresa bizkaitarren %24,5ek berrikuntza teknologikoarekin erlazionatutako jardueratan gastuak egin zituzten 2013an, 2012arekin alderatuta zertxobait handiagoa den datua, %24,3 hain zuzen ere, beti ere Bizkaia aurreTIK 2015en berrikuntza teknologikoaren inguruko inkestaren arabera.

Ikerketa, Bizkaiko Berrikuntzaren Barrixe Behatokiak egin du, Estatistikaren Euskal Institutuaren inkestan oinarrituta eta 2012. eta 2013. urteak baitan hartzen dituelarik. Entitate bizkaitarrak, 10 langile edo gehiago dituzten herrialdeko enpresen inguruko datuak biltzen ditu.

Dokumentuaren arabera, Bizkaian berrikuntza teknologikoan sondatutako konpainien gastu osoa 1.033 milioi eurokoa izan zen 2013an, bataz beste enpresa bakoitzeko 741.548 euroko gastua suposatzen duena.

Erreferentzia urtean prozesu eta produktuetan berritzen duten herrialdeko enpresen portzentajea %26,5ean kokatu zen, aurreko urtearekin alderatuta 0,7 puntu handiagoa den tasa. Inkestak gainera, enpresek prozesuetan produktuetan baino gehiago berritzen dutela nabarmentzen du (%21,3, %18,2ren aldean).

Zundaketaren arabera, Bizkaiko enpresen %91,3aren ustez, berrikuntza teknologikoak eragin nabarmena du bere jarduera aurrera ateratzeko orduan.

Inkestarako, berrikuntza teknologikoaren definizioa, garapen teknologiko berrien emaitzetan, existitzen diren teknologien konbinazio berrietan edo enpresak bere egindako beste ezagutzen erabilpenean oinarritzen da. Antolakuntza edo kudeaketaren aldaketa soilak ez dira berrikuntza teknologiko gisa aintzat hartu behar.

Berrixe – Bizkaiko Berrikuntza Behatokia



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke