Digimetek hondakin siderurgikoak tratatzeko soluzio aurreratu bat baliozkotu du

2015ko Uztaila 23,

Spri_teknologia_Digimet
Digimet enpresaren soluzioak altzairugintzako hautsaren tratamendua ekoizpen-prozesutik kanpo egiteko aukera ematen du.

Digimet konpainia teknologikoak altzairugintzako hautsa tratatu eta biziklatzeko soluzio aurreratu baten baliozkotasuna egiaztatu du. Altzairugintzako hautsa da industria siderurgikoak sortutako hondakin kutsagarri nagusia.

Garatutako teknologiari eusten dion labe metalurgikoari buruzko kontzeptu berriari esker, fase bakar batean eta fabrikatzaile siderurgikoen instalazioetan bertan konpon daitezke gaur egun erabiltzen diren tratamendu-prozesuen mugapenak.

Tecnalia korporazio teknologikoak eta Kereon konpainia bilbotarrak 2013an sortutako Digimet enpresaren soluzioak altzairugintzako hautsaren tratamendua ekoizpen-prozesutik kanpo egiteko aukera ematen du, hondakin horretan dauden osagaien birziklapena areagotuz.

Sistemak, altzairugintzako hautsean dagoen burdina eta zink oxidoa purutasun eta kalitate metalurgiko handiz berreskuratzea ahalbidetzen du, zementu-enpresetan erabiltzeko moduko hondar inertea sortuz.

Altzairugintzako hautsa dugu, bolumenaren arabera, industria siderurgikoak sortutako hondakin solido arriskutsu nagusia. Urtez urte, bederatzi milioi tona sortzen direla kalkulatu da, eta tratamenduen kostua 1.000 milioi eurokoa da.

Digimet-en soluzioa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke