Danobatgroup-ek gas eta petrolio sektorerako azken produktuak erakutsiko ditu Texasen

2015ko Otsaila 18,

imagen_spri_tecnologia

Makina erremintan espezializatuta dagoen Danobatgroup taldeak Houstex azokan parte hartuko du hilaren amaieran Estatu Batuetako Texas estatuan, hidrokarburoen sektoreari begira garatu dituen azken aurrerapen teknologikoak ezagutzera emateko asmoz.


Beste hainbat proposamenen artean, Danobatgroupek DANOBAT TTB izeneko bere tornu horizontal berria erakustea aurreikusi da. Makinaren zurruntasuna eta torneaketa eta hariztaketa lanetan txirbila desagertarazteko gaitasun egokia dira tutuen mekanizaziorako diseinatutako tornu berri honen ezaugarri nagusiak.

Gainera, ekipamenduak karga-sistemak, posizionamendu-kanalak, erreminta espezifikoetarako soluzioak, mekanizazio-prozesuak eta CNC programazioa txertatzeko aukera eskaintzen du.

Danobatgroup Oil & Gas sektorerako soluzioak eskaintzen dituen lider globala da, eta bere eskaintzaren barruan, kuplak eta API, GOST eta PREMIUM tutuak mekanizatzeko artezte-makina horizontalak daude, baita presio handiko balbulak mekanizatzeko giltza eskura erako soluzioak, eta balbulen bolak artezteko makinak ere, besteak beste.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke