Danobat-ek ekipamendu aurreratuen horniketa egingo dio Greenbrier-i

2015ko Martxoa 16,

imagen_spri_tecnologia

Makina erremintan espezializatutako Danobat euskal konpainiak bi ekipo aurreratuen horniketa egingo dio, tren bidezko garraiorako ekipamendu eta zerbitzuen horniketako AEBetako liderra den Greenbrier Rail Services enpresari, trenetako ardatzen mantentze-tailerretarako.


Greenbrier Rail Services-en eskaria, muntatutako ardatzak birprofilatzeko atariko tornu batek eta ardatzak mekanizatzeko produkzio handiko artezteko makina batek osatzen dute. Horrekin batera, mantentze-lan prebentiboak, instalazioa, muntaketa eta ekipamendua erabiltzeko behar den prestakuntza ere barne hartzen ditu.

Konpainia estatubatuarrak eskatutako ekipoak, Greenbrier prozesuen automatizazio handiagoa ahalbidetuko duten azken belaunaldiko makineriaz eta abangoardiako teknologiaz hornitzeko asmoz diseinatuta daude.

Kontratuak berealdiko bultzada eman dio euskal enpresa taldea Estatu Batuetako merkatuaren alde egiten ari den apustuari, herrialde hori lehentasun estrategikotzat jo baitu hazkunde iraunkorra lortzeko helburuari begira.Iaz, AEB Danobaten lehenengo merkatua izan zen eskarien bolumenari dagokionez.

Merkatu estatubatuarrean duen goranzko joera hori 2014an sendotu zen, Danobatek Marathon konpainiarekin arrisku-sozietate bat eratu zuenean, herrialde hartan duen presentzia indartuz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke