Euskal enpresak sare elektrikoak automatizatzeko proiektu baten parte hartzen ari dira

2016ko Otsaila 09,

SPRI_tecnología_Ingeteam-Ormazabal-IK4-Ikerlan
Proiektuak 3,8 milioi euroko aurrekontua du

Tentsio ertain eta txikiko sare elektrikoen eraginkortasuna hobetzeko asmoz, Ingeteam eta Ormazabal euskal enpresek eta IK4-Ikerlan zentro teknologikoak, gerta daitezkeen jazoeren kasutan erantzun bat emateko gaitasuna hobetzeko banaketa elektrikoko sistemak automatizatzea helburu duen proiektu baten parte hartzen ari dira.

Neurri handi batean, sare elektrikoak oraindik ere analogikoki funtzionatzen dute, hori dela eta, digitalizatu eta automatizatzeak, giza faktorearekiko dependentzia murriztea ahalbidetuko du.

Helburu hauek betetzea ahalbidetuko duen teknologia bat garatzeko RedActiva proiektua martxan jarri da. Proiektuak sare elektrikoen egoera monitorizatu eta 2018rako beren gain automatikoki jarduteko aukera ematen duten sentsore sorta bat diseinatzea du xede.

Unión Fenosa Distribución-ek bultzatutako ekimenak Kantabriako Unibertsitatearen eta Baliabide eta Kontsumo Energetikoen Ikerkuntza Zentroaren (CIRCE) partaidetza du ere.

RedActivak 3.800.000 euroko aurrekontua du, batik bat Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko RETOS programaren bitartez finantzatutakoa.

Tentsio ertain eta baxuko sare elektrikoek barreiapen izugarria dute, horregatik, beharrezkoa izango litzateke sentsore kopuru handiago bat instalatzea automatizatu ahal izateko. Gailu hauen egungo prezioa handiegia da, hori dela eta proiektuak kostu horiek drastikoki murriztea du helburu.

“Egun merkatuan diren sentsoreen kostua %90ean merkatzea nahi dugu”, zehaztu du IK4-Ikerlaneko ikertzaile Juan Pedro Uribek.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke