CIC nanoGUNEk bekak atera ditu masterreko ikasleentzat

2015ko Uztaila 01,

SPRI-TECNOLOGIA-NANOGUNE
Egitasmoek nanozientzia eta nanoteknologia ardatz dituzte.

CIC nanoGUNE ikerketa-zentro kooperatiboak lau beka eskaini dizkie, tesia euskal erakunde honetako ikerketa-talderen batean egin nahi duten UPV/EHUko Nanozientzia eta Material Berrien masterretako ikasleei.

Uztailaren 19ra arte deialdia irekia duten 3.000 euroko beka hauek ez dira bateragarriak beste dirulaguntza batzuekin.

Beka-programa hau aipatutako espezializazioetara mugatuta dago, baina erakundeak aukera eskaintzen die UPV/EHUko eta Europako beste unibertsitate batzuetako fisika, kimika nahiz biogiako master-tituludunei, proiektua Donostian finkatutako erakunde honetako bederatzi ikerketa-taldeetako batean egin dezaten.

CIC nanoGUNEren eskaintzak garrantzi zientifikoa duten gaiei buruzko 20 ikerketa-proiektu biltzen ditu.

“Ikasleei aukera ederra eskaintzen diegu, inpaktu handiko ikerketa bat ingurune ezinago aberasgarrian garatzen has daitezen, abangoardiako azpiegitura baten laguntzaz eta lehen mailako ikertzaileen konpainian, nazioarteko inguru gazte batean”, adierazi du CIC nanoGUNEko zuzendari José M. Pitarkek.

Nanozientzia eta nanoteknologia ardatz dituzten bikaintasunezko proiektuak garatu eta Euskadiren lehiakortasun ekonomikoa areagotzea da CIC nanoGUNE zentroaren helburua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke