CIC nanoGUNEko ikertzaileek argiaren hedapena nanoeskalan aztertzea lortu dute

2015ko Iraila 21,

Spri_tecnologia_nanoGUNE
Esperimentuak argia nanomaterialak nola zeharkatzen dituen ikustea ahalbidetzen du

Hutsean, abiadura berean mugitzen da beti argia, baina ingurunez aldatuz gero, abiadura ere alda daiteke. CIC nanoGUNE-ko ikerkuntza euskal zentroko zientzialariek, nanoeskalan argiak  nola hedatzen den ikertu dute, eta lorpen honek, gailu txikiagoak fabrikatzeko bide berriak irekiko ditu.

Esperimentua, hiperbolikoen familiako nanomaterial baten bitartez argiaren zirkulazioa antzematean datza, zehazki, boro nitruro geruza fin bat erabili da.

Orain arte, material hiperbolikoak uhin-luzera oso baxuan irudiak proiektatzeko eta argia eskala nanometrikoan kontrolatzeko aukera ematen duten nanoegitura konplexuak eraikitzeko erabili izan dira. Hala ere, bere barruan argiak zer portaera duen aztertu eta ulertu egin behar da, aplikazio berriak arakatu ahal izateko.

Esperimentuan parte hartu eta Ikerbasque-eko ikertzaile Rainer Hillenbrand-ek argitzen lortu dutena zera izan dela azaldu du: argia material mota hauen barruan barrena doanean, polaritoia deritzola, argia oso bolumen txikietara konprimatzen duelarik.

Esperimentuan oinarrituta, zientzialariek polaritoiaren ibilbidea zehazki antzeman dute eta argia boro nitruroan barrena motelago higitzen dela eta, gainera, energia-fluxuaren kontrako noranzkoan mugi daitekeela, hots, korrontearen kontra.

Ikerkuntza zentroko adituentzako, polaritoia mugitzen den abiadura da ikerketako emaitzarik interesgarrienetako bat, izan ere, argi geldoa ikertzeko interes handia baitago.

Egitura fotoniko konbentzionaletan, aplikazio-potentzial handia du argi geldoak detekzio- eta komunikazio- teknologietarako, argia-materia interakzioaren hobekuntza dela eta. Material hiperboliko horietan argiak iristen duen konpresio-maila izugarria, gailuak miniaturizatzeko lagungarri izan daiteke.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke