Candy bere instalazioetan moto elektrikoak fabrikatzeko aukera aztertzen ari da

2015ko Apirila 01,

imagen_spri_tecnologia

Gipuzkoako Bergara herrian finkatutako Candy etxetresna elektrikoen fabrikatzaileak iragarri duenez, bere instalazioetan moto elektrikoak ekoiztea ekarriko lukeen berrindustrializazio plana aztertzen ari da.


Candy berrindustrializatzeko proiektuari jarriki, 800 eta 1.000 watt tarteko potentzia, 95 kilometroko autonomia eta 3 eta 6 ordu tarteko kargaldia duten scooter elektrikoak fabrikatuko lirateke Luxenburgoko Optimize enpresarentzat.

Plan honetan aurreikusi denez, Optimize enpresak, motozikleta elektrikoak ekoizteko beharrezkoa den kualifikazioa duten 74 langile kontratatuko ditu Candy Hoover-eko lehengo langileen artean.

Proiektu hau, Candy-ren lantegia jardunean mantenduko lukeen inbertsiogile berri baten sarrera lortzeko otsailean lortutako akordioaren haritik mamitu da, etxetresna elektrikoen fabrikatzaileak iazko urte amaieran negozioa itxiko zuela jakinarazi ondoren.

Negoziazioetan parte hartzen ari diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariek eragiketaren kronograma osoa aurkeztuko dute aurki.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke