CAF-ek merkantziak eta pertsonak garraiatzeko baimena lortu du

2016ko Martxoa 02,

SPRI_tecnología_CAF
Fabrikatzaileak 2015eko ekitaldia 1.283 milioi euroko negozio zifrarekin itxi zuen

CAF euskal tren-konpainia, Espainian bidaiari eta merkantzien garraiorako operadore lizentzia lortu du, 2020rako aurreikusitako sektorearen liberalizazio prozesuaren testuinguruan kokatzen den pausua.

Lizentzia honen emakidarekin, Beasaingo taldea, Espainiako Sustapen Ministerioak ematen duen bidaiari eta merkantzientzako operadore baimena eskuratzen duen lehen tren-fabrikatzaile bihurtzen da.

Cosntrucciones y Auxiliar de Ferrocarriles-i emandako baimenak, euskal konpainiak Mexikon lortutako esperientzia du aurrekari, herrialde honen hiriburuko metro sarearen trazadurako zati baten lan egiten baitu.

Gaurdaino, Acciona, ACS, Air Nostrum, Alsa, Avanza, Ferrovial edo Globalia bezalako enpresek operadore lizentzia eskuratu dute.

Fabrikatzaileak 2015eko ekitaldia 1.283 milioi euroko negozio zifra garbiarekin itxi zuen, 2014 ekitaldiko 1.447 milioi euroren aurrean. Enpresak, atzerakada horren muina, zenbait lanen egikaritzearen aurreratze geldoago baten eta brasildar errealaren debaluazio efektuan funtsatzen du.

Enpresaren eskabide-zorroa 4.869 milioi eurora heldu zen 2015 urte bukaeran. Balio horren %80a esportazioei dagokio.

 

CAF-en aurkezpena 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke