Biomagunek eta EIKZak bat egin dute irudi biomedikoaren esparruan nazioarteko erreferentzia bihurtzeko

2015ko Urria 26,

Spri_tecnología_Biomagune
Hitzarmenak azpiegitura bakarra eskeini nahi dio komunitate zientifikoari

Biomaterialetako ikerkuntza kooperatiboko Biomagune euskal zentroak eta Estatuko Ikerketa Kardiobaskularreko Carlos III Zentroak (EIKZ) lankidetza hitzarmena sinatu dute, beren ekipamendu zientifiko- teknologikoak integratu eta irudi biomedikoaren ikerkuntzaren nazioarteko ekosistemaren esparruan erreferentzia moduan kokatzeko.

Iraupen mugagabeko akordioak, zentroek, berriki Espainiako Gobernuak eguneratu duen Instalazio zientifiko-Tekniko Singularren (IZTS) Mapan sartzea ahalbidetzea du xede.

Hitzarmenak, irudi biomedikoaren testuinguruan bakarra den azpiegitura eskaini nahi dio komunitate zientifikoari, baita baterako proiektuak garatzeko bi zentroen arteko sinergiak sortu eta lehiakorragoak diren finantza- programetara jotzeko aukera izan ere.

Biomagunek Espainiako Gobernuko IZTS-ren parte den irudi molekular preklinikoaren instalazio bat du 2011tik. Instalazioak, partikula-azeleragailu bat du (ziklotroia) elementu kimiko egonkorrak, edozein molekulatan sartu eta bere osagaiak aldatzen ez dituen  bizitza laburreko erradioisotopo bihurtzeko gai dena.

Espainiar lurraldean dagoen gutxienetako eta Euskadin bakarra den ekipamendu hau, diagnostikoak egiteko erreminta ahaltsua da eta medikamentu berriak aurkitzeko bidea irekitzen du.

Proiektuko beste bazkide Estatuko Ikerketa Kardiobaskularreko Zentroak hornidura teknologiko zabala du: aurreratutako beste ekipamenduen artean, azken belaunaldiko mikroskopia teknikak, eredu esperimentaletarako irudi ekipoak (eremu handiko erresonantzia, mikro PET/TAC, irudi fluorokopikoa) eta PET-eko talde hibrido gutxienetako bat eta gizakiak erabil dezakeen erresonantzia magnetikoa duen irudi klinikoko egitura bat.

Espainiako Gobernuak, Bizitza Zientzietatik hasi eta Astrofisika edo Ingeniaritza bezalako arlo zientifiko desberdinetarainoko instalazioez osatuta dagoen IZTS-en Mapa 2007an sortu zuen; espainiar lurralde osoan sakabanatuta egoteaz gain, abangoardiazko eta kalitate goreneko ikerkuntza eta garapen teknologikoetara dedikatuta dago.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke