BCBLek Marie Curie programako bost ikertzaile erakarri ditu

2015ko Maiatza 28,

BCBL-ren egoitza.

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak iragarri duenez, Europako Batzordeak zientzialarien nazioarteko mugikortasuna sustatzeko bultzatu duen Marie Skłodowska-Curie programako bost ikertzaile erakarri ditu.

Zientzialari hauen etorrerari esker, euskal ikerketa-zentroak, neurozientzia arloan nahiz elebitasunak garunaren funtzioan duen inpaktua zehazteko edota dislexia eta autismoa bezalako gaitzak hobeto ulertzeko abian dituen ikerketa-ildoak indartu ahal izango ditu.

Ikertzaileek 2015 eta 2016 urteen artean hasiko dituzte euskal zentroan gauzatu beharreko proiektuak. Gainera, bi urte eta 838.644 euroko guztizko diru-kopurua izango dute beren ekimenak aurrera atera eta BCBLren espezializazio-esparruari dagokion garun-funtzioaren eta hizkuntzaren arteko harremanei buruzko ezagutza neurozientifikoan sakontzen laguntzeko.

2014ko deialdiari dagozkio ikerkuntza arloko espainiar erakundeek eta ikerketa-zentroek aukeratu dituzten 114 doktoreak, eta horietako bost euskal zentrora etorriko dira.

 

¿Zer da BCBL?

 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke