ES | EU


2015ko Azaroa 18


Elektrizitate sektoreko lubrifikatzaileak monitorizatzeko sentsoreen fabrikazioan espezializatuta dagoen Atten2 Advanced Monitoring Technologies euskal konpainiak akordio bat sinatu du Iberdrolarekin eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) hedapen-prozesua abian jartzeko.

Joan den astean sinatutako akordioan aurreikusi denez, Iberdrolak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren menpeko CDTI zentroak 700.000 euro inbertituko dituzte Eibarren kokatutako Gipuzkako Teknologia Parkean finkatuta dagoen IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren ‘spin-off’ honetan.

INNVIERTE programari atxikitako eragiketa honen bidez, Iberdrolak, Perseo arrisku kapitaleko funtsaren bitartez, eta CDTIk energiarekin eta ingurumenarekin lotutako jarduerak dituzten konpainietan inbertitzen dute.

Atten2 garatu eta sektorean finkatzea da inbertsioaren helburua. Eragiketa, Iberdrolak eta CDTIk Espainiako ekintzailetza eta industria-ehuna sustatzearen alde hartu duten konpromisoarekin bat dator, ekoizpen-eredua aldatu eta gizarte jasangarriagoa lortzea xede duten proiektu berritzaileak sustatzeko ahaleginari erantzunez.

Atten2, industria-aplikazioetako fluidoen eta bereziki olioaren egoera monitorizatzeko sentsoreen diseinuan, fabrikazioan eta komertzializazioan espezializatuta dago. Horren erabilera-esparruen artean, elektrizitatearen sorkuntza eta banaketa nabarmen daitezke. Zehazkiago esanda, bere lehen produktuak, OilHealth eta OilWear, aerosorgailuetako olioaren monitorizazioan erabil daitezkeen sentsoreak dira.

Attend2-ren produktuak