Atecnin-ek aluminioaren merkatuaren alde egin du

2015ko Apirila 23,

imagen_spri_tecnologia
Atecnin fabrika

Altzairuzko banden bobinak eta biribilkiak transformatzeko makineriaren diseinuan eta eraikuntzan espezializatuta dagoen Atecnin konpainia gipuzkoarra aluminioaren sektorera zabaltzen ari da bere merkatua.


Automobilgintzaren eta aeronautika sektorearen eraginez aluminioaren merkatuan gertatzen ari den eskariaren gorakadaren aurrean, konpainiak segmentu hau jorratzea erabaki du.

Aluminioaz gain, Atecnin altzairu herdoilgaitza transformatzeko ildo berriak diseinatzen ari da. Material hau ez da aluminioa bezain xaflakorra eta makineria sendoagoa behar du.

Automobilgintza da gipuzkoako enpresa honen negozioan pisu gehien duen sektorea, eta jarraian, etxetresna elektrikoen sektorea eta aeronautika daude.

Konpainia honek nazioartekotze sendoa du. Atecnin-en ekoizpenaren % 70 Hego Amerikako merkatura esportatzen da nagusiki. Garatzeko bidean dauden herrialdeek mekanikoki berregindako eta teknologia modernoaz hornitutako makineria eskatzen dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke