ASC ontziola publiko australiarrak Sener-en simulazio-sistema teknologiko bat erabiliko du

2016ko Otsaila 23,

SPRI_innovación_SENER
ASC Foran-ez baliatuko da Air Warfare Destroyer delakoa eraikitzeko

ASC itsasontzi eta itsaspekoen fabrikatzaile australiarrak akordio bat lortu du Sener euskal talde teknologikoarekin, honek garatutako Foran CAD/CAM simulazio-sistema egonkortasuna kalkulatzeko tresnatzat erabili ahal izateko, ontzien eraikitze-prozesuetan.

Zehazkiago esanda, ontziola australiarrak Air Warfare Destroyer (AWD) destruktorea eraikitzeko erabiliko du edozein itsasontzi edo offshore tramankuluren diseinuan nahiz ekoizpenean aplika daitekeen sistema hau.

Kontratua abian jartzeko, tresnaren erabilpenean trebatzeko lehen saioa egin da Techport-eko Maritime Skills Centre deritzen instalazioetan.

Bi konpainiek elkarrekin lan egiten jarraituko dute aurtengo lehenengo hiruhilekoan.

Espainia, Erresuma Batua, Txina, Errusia edota Norvegiako ontziolek erabiltzen duten Foran softwarea Australiako itsas-armadarentzako plataforma berriak eraikitzeko ere erabil daitezke, etorkizunera begira.

ASC-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke