Aludium enpresak Zornotzako fabrikaren aldeko apustua egin du

2015ko Iraila 30,

spri_invest_in_the_basque_country_captura alodium
Aludium logoa.

Espainian eta Frantzian hainbat enpresa dituen Aludium enpresak galdaragintzako birziklapen-teknologia berri batean inbertituko du Zornotzako fabrikan. Inbertsio hori martxan egongo da 2016ko azken hiruhilekoan eta, hala, fabrikak aluminio produkzioaren bolumena handituko du.

Teknologia berri horri esker, fabrika gai izango da hainbat material birziklatzeko, esaterako, aluminio lakatua, latak, profilak eta gaur egun erabili ezin diren aluminio hondakinak. Inbertsioa 40 tonako errotaziozko labe baskulagarri bat izango da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke