Airlan-ek albaitaritza-ospitale bat klimatizatu du Valentzian

2015ko Abendua 14,

Spri_tecnología_Airlan
Enpresak ospitalea klimatizatzeko klimatizagailu, hozkailu eta fan-coil-en horniketa egin du

Eraikin eta instalazio berezien klimatizazioan espezializatuta dagoen Airlan konpainia bizkaitarrak bere gain hartu du Valentziako CEU Unibertsitateko albaitaritza-ospitaleko klimatizazio eta hozkuntza sistemen horniketa egiteko ardura.

Bilbon finkatutako konpainiak klimatizagailu, hozkailu eta fan-coil-en horniketa egin du, nagusiki animalia txikiekin lan egin baina tamaina handiko animaliak edukitzeko moduko ikerketa-abeltegia duen albaitaritza-ospitalea klimatizatzeko.

Albaitaritza-zentroan, ebakuntzak, tratamenduak eta kontsultak egiten dira, irakaskuntza, albaitaritza-zerbitzua eta ikerketa gisako diziplina desberdinak uztartuz.

Deustuibarrean egoitza duen Airlan konpainiak, datozen bost urteotan diru-sarrerak % 67 gehitzea aurreikusia duen plan estrategikoa abiarazi berri du.

Enpresak ordezkaritzak ditu Estatu espainiarreko hainbat lekutan (Katalunia, Balear Uharteak, Madril, Kanariak eta Andaluzia), eta filialak Perun eta Dominikar Errepublikan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke