Aberekin nazioarteko merkatuetara zabaldu da

2015ko Maiatza 14,

Behi-ganadua

Bizkaian egoitza duen, abereentzako intseminazio artifizialeko Aberekin zentroak, Polonia, Jordania, Turkia eta Turkmenistaneko merkatuetara heldu da, ugalketa eta genetika teknika berrien diseinuko berritzean egindako apustuaren eskutik.

Euskadin errotutako proiektu modura 1985ean jaiotako konpainiak egun mundu guztiko 22 herrialdeetara esportatzen ditu bere produktuak eta genomikan, ugalketan eta osasun kontrolaren inguruko berrikuntza esparruan posizionatzea lortu du.

Derion kokatutako zentroak, ondorengoen ugalkortasunaren, esne produkzioaren, bizitza- luzeraren edo gaixotasunekiko erresistentziaren inguruko datuak eskaintzen dituzten markatzaile genetikoak lortzea ahalbidetu duten ikerketa proiektu anitzetan parte hartu du.

Tankera honetako teknikek, turkiarra bezalako esportazio merkatu berrietarako irekiera ahalbidetu dute. Konpainiako zuzendari Carlos Ugarterentzat, DNAren analisia ahalbidetzen duten teknologietan sakontzea funtsezkoa da negozioari etorkizunean eusteko.

Frantzia, Italia, Portugal. Mexiko eta Brasilgo ohiko merkatuez gain, espermaren bizitza- luzaera eta bizitasuna hobetzera bideratutako konpainiak diseinatutako produktu berriek, Polonian kokatutako zentroaren estatusa sendotzea eta Turkmenistan edo Jordania bezalako merkatuetan sartzea lortu dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke